Legearen ikuspuntutik, Nafarroako prestakuntza 245/1996 Foru Dekretuan ezarritakoaren barnean kokatzen da..
Dekretu honek aitortzen du 80ko hamarkadatik egindako ibilbidea, bereziki urteko prestakuntza planei esker irakasleen laguntza zentro (ILZ) desberdinen artean lortutako koordinazioaren bidez. Prestakuntza plan horiek eragin bateratzailea dute ikasketa berriak ezartzeari dagokionez eta aukera ematen dute Foru Komunitatea osorik barne hartzen duen ikusmolde bat ezartzeko, ILZ bakoitzaren berezko lurralde esparruaren gainetik.
Bestalde, 245/1996 Foru Dekretuak gaur egungo sarea zehaztu du eta ILZen presentzia sendotu, zein bere eskualdean. Horrek guztiak erraztu du ikastetxeetan egotea, prestakuntza baliabideak prestakuntza horren erabiltzaileei hurbiltzea eta erakunde horiek antolatutako prestakuntza jardueren garapenean irakasleek parte hartzea eta kolaboratzea.
Ondoko foru aginduek osatzen dute indarrean dagoen araudia:
Prestakuntzaren etorkizuna:
Europako zuzentarauek, LOEren ezarpenak, nazioarteko ebaluazioek, eta 245/1996 Foru Dekretua indarrean dagoenetik prestakuntza eskaintzak izan duen garapen handiak, agertoki berri bat diseinatu dute, non ondoko elementuak behar diren:
– Prestakuntza prozesuaren faseak, hots, plangintza (Foru Komunitate mailan, irakasle zentroetan eta ikastetxeetan), gauzatzea eta ebaluazioa argi azaltzea.
– Irakasleen prestakuntzako etapak egituratzea: hasieratik ondorengo garapen etengabekora arte.
– Sareetako prestakuntza eta berdinen artekoa sustatzea.
– IKTak prestakuntza prozesuetan txertatzea.