–
Hezkuntza Departamentuaren xedea, irakasleen prestakuntzari dagokionez, irakaslanerako beharrezkoak diren trebetasunez irakasleak hornitzea da, Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz.
Prestakuntza jarduerak diseinatzea antolatzea, gauzatzea eta ebaluatzea Hezkuntza Departamentuko hainbat atalek egiten dute, Prestakuntza Atalaren eta ILZen laguntzarekin.
.
Prestakuntza ESKUALDEAK
Prestakuntza beharretara hurbiltzeko asmoz, Irakasleei Laguntzeko bost Zentro daude eta, horiez gainera, Garralda, Irunberri, Altsasu, Corella eta San Adriango aholkularitzak. ILZ bakoitzak bere eragin eremuko guztien kargu hartzen du. Gainera, lurralde guztia hartzen da PNTEren urrutiko prestakuntzako ekintzen bidez.
Ikusi Irakasle zentroen zonaldeak (Nafarroa) mapa handiago batean.
Tuterako ILZ
Tuterako I.L.Z.l IES Benjamin de Tudela ikastetxean dago. Bertatik, laguntza eskeintzen die Tutera eta bere zonaldeko ikastetxe guztiei. Gainera, aholkulari bat dugu Corellako IES Alhama de Corella ikastetxean
Tafallako ILZ
Tafallako I.L.Z. IES Sancho III el Mayor eraikinean dago. Bertan, Tafalla aldeko zonaldeei laguntza eskaintzen die.
Gure helburu nagusia irakasleei giza eta material baliabideak aurkitzen laguntzea da. Horrela, kalitatezko hezkuntza lortzeko bidean atera daitezkeen arazoei hobeto aurre egin dezakete.
Nafarroako erdialdeko zonaldean gaude, Tafalla hirian. Zonalde honen ikastetxe guztiekin lan egiten dugu.
Lekarozko ILZ
Lekarozko ILZ-k eraikin berean mantentzen du bere egoitza. Ondorengo langile hauek ditu:
Lekarozko institutuaren barrutian kokatua dago. Arrapalak dituen solairu bakarreko eraikuntza izaki, sarbide erosoa dauka.
Espazioaren antolakuntza:
- Egongela (kafetegi zerbitzua)
- Atezaintza
- Administrazioa
- Mediateka: liburutegia, bideoteka, hemeroteca eta multimedia baliabideak
- Formakuntza jarduetarako hiru gela.
- Bilera gela
- Zuzendaritza
- Aholkularitzako hiru bulego
- Biltegia
- Komunak
ILZko gelak erabili ahal izateko, aurretik erreserba bat egitea ezinbestekoa da, ILZko formakuntza jarduerek lehentasuna izango dutelarik.
Ikastetxeen ezaugarriak
Eskualde honetan landa eremuko eskolak dira nagusi. Eskola hauek ILZren barruti osoan zehar barreiatuta daude. Haur eta lehen hezkuntzako 21 eskola hauek, sare publikokoak dira. Hauetaz gain, Haur eta Lehen Hezkuntzako 8 herriburu ikastetxe daude, zeinetatik 4 zentru publikoak eta gainontzekoak pribatu kontzertatuak diren. Gure zonaldean, 3 Haur Eskola atenditzen ditugu, herri haundietako 4 musika eskolez gain, baita Bigarren Hezkuntzako 4 Institutuak ere.
Atxikitutako ikastetxeak
Ikastetxe mota | Zenbat |
Landa eremuno eskolak | 21 |
Eskualdeko herriburu ikastetxeak | 8 |
Haur Eskolak | 3 |
DBHI | 3 |
BHI | 2 |
Musika eskolak | 4 |
Baliabideak
ILZko base datuan bilaketa egiterakoan, zentruko fondoak kontsulta ditzakegu. Hauek izan daitezke:
- Liburutegi fondoa.
- Multimedia fondoa
- Ikusentzuneko materiala
- Kirol materiala
- Hemeroteka
- Gune erabilgarriak
Kokapena
Helbidea: Barrio Uharte, z/g, Lekaroz
Posta kodea: 31795
Korreo elektronikoa: caplekar@educacion.navarra.es
Telefonoa: 948 58 06 06
Faxa: 948 58 18 44
Iruñeko ILZ Informazio orokorra
Giza baliabideak (Iruña)
LIZARRAKO IRAKASLEENDAKO LAGUNTZA ZENTROA
Lizarrako I.L.Z. IES Tierra Estella erakinean dago. Bertan, lanean jarraitzen du,Lizarreria eta Ebro aldeko Lizar-zonaldeei laguntza eskainiz. Gainera, San Adrian zonaldean aholkulari bat dago, inguruko zentroei laguntza hurbila eman ahal izateko.