Antolaketa eta jarduna antolatzeko jarraibideen arabera, ikastetxe bakoitzak irakasleentzako prestakuntza plana eginen du, hauek kontuan hartuta: beharrak, ikastetxeak prestakuntzaren arloan egin duen ibilbidea eta Hezkuntza Departamentuak proposatutako lerro estrategikoak.
Plan hori planifikatu, antolatu, garatu eta ebaluatzeko ikastetxeek ILZetako erreferentziazko aholkularitzen laguntza izaten ahalko dute.
Irakasleen laguntza zentroetan (ILZ) irakasleen prestakuntzaren kontseiluak martxan jartzearen ondorioz, beharrezkoa da zentro bakoitzean prestakuntzako arduradun bat izatea, eta kargu hori ahal dela zuzendaritza taldeko edo, hala badagokio, koordinazio pedagogikorako batzordeko kide batek hartuko du.
Besteak beste, eginkizun hauek izanen ditu: zentroko prestakuntza plana egiteko prozesua bultzatzea, plan horren ondoriozko beharrak dagokion ILZko aholkulariei jakinaraztea, bere esparruko ILZko prestakuntza kontseiluan parte hartzea eta, hala badagokio, ILZ horretako irakasleak ordezkatzea.
Ikastetxeak ordu erabilgarririk izanez gero, ikastetxeko prestakuntzako arduradunaren ordutegian ordu osagarri bat edo bi ezar litezke eginkizun horietan aritzeko.