Lekarozko ILZ-k eraikin berean mantentzen du bere egoitza. Ondorengo langile hauek ditu:
Lekarozko institutuaren barrutian kokatua dago. Arrapalak dituen solairu bakarreko eraikuntza izaki, sarbide erosoa dauka.
Espazioaren antolakuntza:
- Egongela (kafetegi zerbitzua)
- Atezaintza
- Administrazioa
- Mediateka: liburutegia, bideoteka, hemeroteca eta multimedia baliabideak
- Formakuntza jarduetarako hiru gela.
- Bilera gela
- Zuzendaritza
- Aholkularitzako hiru bulego
- Biltegia
- Komunak
ILZko gelak erabili ahal izateko, aurretik erreserba bat egitea ezinbestekoa da, ILZko formakuntza jarduerek lehentasuna izango dutelarik.
Ikastetxeen ezaugarriak
Eskualde honetan landa eremuko eskolak dira nagusi. Eskola hauek ILZren barruti osoan zehar barreiatuta daude. Haur eta lehen hezkuntzako 21 eskola hauek, sare publikokoak dira. Hauetaz gain, Haur eta Lehen Hezkuntzako 8 herriburu ikastetxe daude, zeinetatik 4 zentru publikoak eta gainontzekoak pribatu kontzertatuak diren. Gure zonaldean, 3 Haur Eskola atenditzen ditugu, herri haundietako 4 musika eskolez gain, baita Bigarren Hezkuntzako 4 Institutuak ere.
Atxikitutako ikastetxeak
Ikastetxe mota | Zenbat |
Landa eremuno eskolak | 21 |
Eskualdeko herriburu ikastetxeak | 8 |
Haur Eskolak | 3 |
DBHI | 3 |
BHI | 2 |
Musika eskolak | 4 |