Webean, 2014-2015eko irakasleentzako prestakuntza planaren barnean, 01 Zientzia gaitasuna / Curriculumeko arlo, irakasgai eta moduluetako eguneratzea karpetan, ikastaroen eskaintza argitaratuta dago, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetako lanbide arlo desberdinetako irakasleek eguneratze teknikoari dagokionez dituzten prestakuntza beharrei erantzuna emateko.
Garatuko diren prestakuntza jardueren deialdiak eta izena emateko prozedurak ikasturtean zehar argitaratuko dira.
“Trebetasun zientifikoaren eguneraketa” eta “Kalitate kudeaketa” ataletako prestakuntza-jarduerak, 2013 eta 2014 urteetakoak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeritzak finantzatzen ditu, Europako Fondo Sozialarekin batera, “Egokitzea eta lana 2007-2013” izeneko programa operatiboaren barruan.