Enpresa edo erakundeetan egiten den prestakuntza egonaldia prestakuntza jarduera bat da, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak eta erregimen bereziko kirol-ikasketak ematen dituzten irakasleei aukera ematen diena eguneratze zientifiko eta teknologikoko proiektu bat garatzeko benetako lanbide ingurune batean. Horrela, industria eta zerbitzuetarako prozesuen eta teknologien etengabeko eraldaketatik datozen prestakuntza beharrak betetzen dira.
Modalitateak
EE_1: Astean egun bat ikasturte osoan zehar, eskola ordutegian (ondoko murrizketarekin: hiru irakastordu eta ordu osagarri bat). Egonaldia ahal dela asteartetik ostegunera eginen da, goizez, enpresarekin adostutakoaren arabera. Ikus Martxoan LHtik ikastetxeetara igorriko den deialdia: EE_1 deialdia 2015-2016
Eskabidea Hezkuntzako erregistroan,ezarritako epean, aurkeztu behar da, LHko Zerbitzura zuzendua, behean aipatzen den dokumentazioarekin batera.
EE_2: Iraupen txikiko aldiak eskola ordutegitik kanpo, ikasturte osoan egonaldi luze bat egitea eskatzen ez duten enpresa sektoreren bateko alderdi zehatzak lantzeko.
Irakasleak ikasturteko zeinahi unetan aurkezten ahalko du eskabidea Hezkuntzako erregistroan, LHko Zerbitzura zuzendua, behean aipatzen den dokumentazioarekin batera.
Behin onartuta, ondoren agertzen diren dokumentuak aurkeztu beharko ditu: Onartutako parte hartzaileen dokumentazioa_EE
EE_3: Egonaldiak Europar Batasuneko beste herrialde bateko enpresetan. Egonaldi horiek gutxienez 2 egun eta gehienez 2 hilabete iraunen dute (bidaia egiteko erabilitako egunak kontuan hartu gabe). Egonaldi horiek Erasmus + Europako programaren urteroko deialdiaren barnean egin ahal izanen dira.
Ikus Zerbitzuen Katalogoko ondoko fitxan argitaratuta dagoen LH Nazioarteratzeko Bulegoaren deialdia: Europar batasuneko enpresetan egonaldiak egiteko bekak. 2015-16 ikasturtea
Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetara igorriko du programa honetan parte hartu ahal izateko behar den dokumentazioa, Departamentuak SEPIEri aurkezten dion proiektuaren arabera.
Dokumentazioa (EE_1 eta EE_2 modalitateak)
Egonaldiaren eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa :
II. eranskina Prestakuntza programaEE
III. eranskina Zinpeko aitorpena EE
Egonaldia lortzen duen irakasleari eman beharreko dokumentazioa::
- Lankidetza hitzarmena (bi aldiz, soilik lehenago ez balitz) enpresak sinatu eta zigilitu beharrekoa. Behin bi dokumentuak sinatuta, bata enpresaren esku geldituko da eta bestea Lanbide Heziketako Planifikazio, Antolamendu eta Garapen atalera igorri behar da.
- Baimen personala (hiru aldiz). Behin enpresak hiru dokumentuak sinatuta, kopia bat enpresan bertan geldituko da, beste bat Lanbide Heziketako Planifikazio, Antolamendu eta Garapen atalera bidali eta azkena irakasleak gordeko du.
Egonaldia bukatuta, aurkeztu beharreko dokumentuak:
V. eranskina Bertaratzeen kontrola_EE
V. eranskina Bertaratzeen kontrola_EE
Egonaldiak enpresetan 1-erako emaitzak: